Kaixo lagunak,
Uda honetan, abuztuaren 27tik 30era Ziordiako Amarauna gunean (1) antolatzen ari ditugun Eraldaketa osoa (Transformación integral, gazteleraz) topaketetan parte hartzeko deialdia helarazten dizuegu.
Deilaldi berri hau, iberiar penintsula mailan azken urteetan burutu diren topaketen jarraipena da, laugarrena hain zuzen, aurrekoak 2015, 2016 eta 2018. urteetan burutu zirelarik penintsularen erdigunean.
Topaketa, elkar ezagutzeko, elkarrekin harremantzeko eta elkarrekin eztabaidatu eta erabakitzeko gunea izanen da. Lau egunetan zehar, Revolución integral idei eta planteamenduetan oinarrituriko ekimen eta txosten desberdinen aurkezpenak burutuko dira, beste hainbat jardueren artean. Esan beharra dago topaketa nagusiki gazteleraz eginen dela baina txostenak edo aurkezpenak beste hizkuntzatan burutu nahiko balira, Euskara barne, itzulpen sistema bermatuko litzateke. Gaztela, Galiza, Asturies, Aragoi, Catalunya, Canariar irlak, Euskal Herria eta beste hainbat lurraldetako lagunak elkartuko gara bertan.
Goi-botereek Coronavirus pandemia aitzaki, derrigorrezko itxialdi-expetxealdiak dekretatu dituzten garaian eta aro historiko berri baten atarian gaudela aitorturik, Ziordian ospatuko den topaketa honen bitartez aukera ezin hobea ikusten dugu herritar xumeon elkarrekintza biderkatu eta sendotzeko. Bizitzaren eta askatasunaren aldeko lehian, gizarte antolakuntza berri bat errotik eraikitzeko indarrak batzen jarraitu behar dugu.
Honenbestez, deialdia eta gonbitea luzatzen dizuegu. Jarraian, topaketetan parte hartzeko oinarrizko informazioa eta materialak (gazteleraz) dituzue:
Aurtengo topaketarako Deialdia
https://www.revolucionintegral.org/index.php/convocatoria/convocatoria
Izen-ematea
https://www.revolucionintegral.org/index.php/convocatoria/inscripciones
Txostenak nola aurkeztu
https://www.revolucionintegral.org/index.php/convocatoria/ponencias
Lehen bi topaketetako testu eta txostenak biltzen dituzten liburuak:
Revolución integral I (2015)
https://www.revolucionintegral.org/index.php/encuentro/textos-audios
Revolución integral II (2016)
https://www.revolucionintegral.org/index.php/encuentro/textos-audios-2016
(1) Herrian kokatzen den gune autogestionatua, Sakanako eskualdean eta Aralarko mendizerraren parean. https://amaraunaziordia.wordpress.com/